Historia

Deustu Bizirik elkarteak Deustuko eta San Inazioko komertzianteen elkartea izan zuen oinarritzat. 80. hamarkadan haien jarduna gelditu eta elkartea desegin ostean, 2002. urtean merkatari deustuarrek elkarte berri bat sortu zuten, Deustu Bizirik Komertziala.

Azken urteetan bazkide kopuruak gora egin du. Bilbo mailako bigarren gune-elkarterik handiena da, sektore ezberdinetako 250 enpresen bazkidetzarekin.  Elkarteko lehendakaritza Julia Dieguezek du eta koordinazioa Ignacio Aguirrek.

Jarduera-eremua

Deustu Bizirik elkartearen helburu bakarra Deustuko enpresak laguntzea da. Nahiz eta jarduera-eremua oso zabala izan,  bi eremu handi bereizten ditugu:

Dinamizazioa

Ekitaldi eta kanpaina ezberdinak martxan jartzen ditugu auzoko merkataritza eta ostalaritza indartzeko eta kontsumoa dinamizatzeko helburuarekin. Eremu honetan sektoreka antolatutako kanpainak ( pintxo lehiaketa, moda desfileak, outletak..) eta kanpaina orokorrak ( zozketak, Gabonetako kanpainak, kontzertuak…) aurkitu ahalko dituzu.

Zerbitzu Teknikoa

  • Laguntzak izapidetzea ( MEC,MET, kontratazioak…)
  • Udalarekin eta Administrazioarekin kudeaketak egitea
  • Enpresen arteko bitartekotza
  • Formakuntzak
  • Aholkularitza eta kontsultak (merkataritza-araudia, aholkularitza kudeaketa arlo guztietan)

Deustuko auzoa

Administratiboki, Deustu lau auzok osatzen dute: Arangoiti, Ibarrekolanda, San Inazio-Elorrieta eta Deustuko Done Petri-Erribera.

Azken honetan, Done Petri plaza auzoaren puntu garrantzitsuena  dela esan dezakegu eta Deustu Bizirik-ek bertan garatzen du bere jarduna, izan ere, bertako komertzio asko elkartearen bazkide dira.

Deustu auzoak 23.000 biztanle inguru ditu eta bere merkataritza eta ostalaritza eskaintza zabala, komunikazio sare zabala, kirol instalazio eta hirigintza ordenatuagatik nabarmentzen da. Faktore  hauek guztiek bizi kalitateari dagokionez,  Deustu Bilboko auzorik egokiena bihurtzen dute.

Ikasle giroagatik ere ezaguna da, bertan, Deustuko Unibertsitatea dago eta. Hizkuntza Eskola Ofiziala ere aurkitu dezakezu, Done Petri plazan zehazki.

Bilboko auzoetatik nortasun zehatzagoan duena da Deustu. Hau, bere kokapen geografikoagatik eta Deustuko Zubiaren historia garrantzitsuagatik izan daiteke. Deustuko Done Petri elizatea 1925eko urtarrilaren 1era arte udalerri independente bat zen. Deustuarrek oso sentimendu errotua dute haien auzoarekiko eta hau argi ikusi daiteke bertako jai eta aratusteetan.