Dinamizazioa

Sustapen-kanpainak

Parte-hartzea  Deustu Bizirik-ek antolatzen dituen dinamizazio-kanpainetan. Hauek sektoreka eta era orokorrago batean egiten dira.

Enpresen arteko bitartekaritza

Bazkideak diren enpresen arteko komunikazioa, elkarlana sustatzeko eta sinergiak garatzeko ( lankidetza akordioak,  ekintza partekatuak…)

Enpresen parte-hartzea

Bazkideak diren enpresak, askotan, Deustu Bizirikek antolatzen dituen kanpaina askotan protagonistak izateko aukera daukate. Nola? Forma ezberdinak daude. Kanpainako promotorea izaten, sariak banatzen, kolaboratzaile bezala…

Zerbitzu teknikoak

Udal-bitartekaritza

Eremuari eragiten dioten alderdiei buruzko eskabide/erreklamazioak. Establezimenduari dagokionez (errotuluak, eskaerak, baimenak, zehapenak, etab.) edo jarduera-eremuari dagokionez (kalteak altzarietan, argiztapena, segurtasuna).

Informazioa eta laguntza
eskaerak

Atera berri diren laguntzen berri ematen da eta hauek tramitatzeko laguntza eskaini.

Lan-mundua

Enpresetako praktiken antolaketa eta kontratatzeko laguntzen antolaketa. Lan-poltsa propioa.

Prestakuntza Ikastaroak

Elkartetik eskaintzen ditugun ikastaroez aparte, Bilbao Dendak eta CECOBIk eskeintzen dituen ikastaroak luzatzen ditugu.

Zalantzak argitzeko zerbitzu juridiko propioa

Doako aholkularitza merkataritza-araudian (bermeak, itzulketak, kontsumo-arbitrajea, etab.).

Jakinarazpenen informazioa

Bilbao Dendak, Bilbao Ekintza, Cecobi eta Acoserbiko jakinarazpen garrantzitsuenak.

Deustuko Visa txartela

Doako fidelizazio txartela, elkarteko eskaintza guztietan parte-hartzeko aukera ematen diona bezero orori (deskontuak, opari-txekeak, puntuak, zozketak…) eta bazkidetutako establezimenduentzako baldintza onuragarriekin ( 0,20ko komisioarekin, komisio gabeko kontu korrontea)

Beste zerbitzu batzuk

Barne-buletina: Lau hilabetero editatzen da eta bazkidetza duten enpresei soilik dago bideratua (titularrentzak eta langileentzat). Bertan, enpresek gainerako bazkideei zuzendutako deskontuak zein eskaintza bereziak helarazten dituzte.

Espazio publikoa: kalean, plazan edo beste edozein lekutan gauzak antolatzeko eskaeran Udalarekin bitartekaritza egiten laguntzen zaitugu.

Hirugarrenekin akordioak: Deustu Bizirik elkarteak dituen hornitzaile ezberdinek dituzten eskaintza edo deskontu bereziak bazkideei eskaintzen zaizkie (bankuak, aseguruak, aholkularitza…)

Materiala lagatzea: Jarduerak egiteko beharrezko materiala eskaintzen dugu (mahaiak, aulkiak, karpak…), ekintza profesionalagoa izateko helburuarekin.