Udatik bueltan antolatzen den txapelketa bat da. Hogei bat tabernek hartzen dute parte, pintxo bereziren bat sortzen txapelketa honetarako. Auzokideek eta auzora etortzen den edonork gozatu dezake pintxo hauetaz. Jendearen bozkaz erabakitzen dira hiru saridunak: pintxo hoberena, barra hoberena eta bezeroari emandako arretarik hoberena.
Irabazleek diploma berezi bat jasotzen dute. Gainera, ibilbide honen parte izan direnak zozketa batean sartu egiten dira.











































































































































































































































