Urtean birritan, erosketa-txartelen zozketa jartzen dugu martxan. Ekimen honekin auzoan kontsumitzen dutenei gugan duten konfindantza eskertu eta kontsumoa sustatzen jarraitu nahi dugu. Edizio bakoitzean 50€ko txartelak zozketatzen ditugu, gure komertzioetan erabili daitezkeenak.
Parte-hartzea oso erraza da eta ohiko bezeroak saritzeko erabiltzen dugu, baita auzoko komertzio ezberdinak ezagutzeko eta gertuko kontsumoa sustatzeko ere.
Ekintza honek elkarteak gertuko komertzioekin duen konpromisoa indartzen du eta komertzioen arteko harremana sustatu. Era zuzen eta praktiko bat da auzoaren parte direnei laguntzeko.














