Udaberriro Deustu Bizirik elkarteak zaporez betetzen ditu Deustuko kaleak ibilbide honekin. Ibilbide gastronomiko honetan auzoko hainbat tabernek hartzen dute parte pintxo eta ardo eskaintza bereziarekin. Gozatzeko helburuarekin egiten den ibilbide bat da. Eginbeharrekoa erreza eta dibertigarria da: parte-hartzen duten tabernetara joan, proposamenak frogatu eta kartilla sinatu. Tokiko ostalaritza laguntzeko, auzoko txoko berriak ezagutzeko eta gertukoekin disfrutatzeko modu ezberdin bat da hau.
Uztartze ibilbidea ohiko ekintza bat da Deustun eta zuk ezin duzu galdu!














