Gabonetako kanpaina urtean zehar egiten diren kanpainetatik indartsuena da. 30 argi-arku koordinatzen ditugu Deustuko kale nagusietatik eta Euskalduna zubi azpian umeentzako barrakak (PIN) jartzen ditugu. Beste hainbat ekintza antolatzen ditugu data hauetan; kontzertuak, Gabonetako koralak, zozketak eta hain famatua den erakusleihoen txapelketa, non komertzioetan pinuak banatzen ditugun haien erakusleihoa apaindu dezaten.

Beste ekintza ezagun bat Done Petrin jartzen den “Desioen Zuhaitza” da. Bertan, elkartekideak, lagileak eta bizilagunak elkartu egiten gara gure nahiak eskutitzetan idazteko eta zuhaitzean zintzilikatzeko.

Argazki gehiago