Ekainean zehar Botika Zaharreko Parkea erakusleiho handi bat bihurtzen da merkataritza pasabideari esker. Ekitaldi berezi bat da, non moda, tendentziak eta auzoko giroa batu egiten diren. Parte hartu nahi duten eta bazkideak diren establezimenduek haien produktuak pasabidean aurkezteko aukera izango dute. Auzoko komertzioak balioan jartzen dituen ekintza polita da hau.


















































































































