Deustuko Mus txapelketa auzoko zein Bilboko zaleentzat data garrantzitsuak bihurtu dira. Taberna ezberdinetan antolatzen dira partidak eta honek txapelketa bereziagoa bihurtzen du.

80 bikotek baino gehiagok hartzen dute parte txapelketaren edizio bakoitzean. Lehenengo taldeen arteko partiduak egiten dira eta azkenik finalak. 1.000€ko saria eta opari ezberdinak banatu egiten dira parte hartzaileen artean. Dinamika honek jolasa, giro itzela eta Deustuko tradizioa uztartu egiten ditu.