Urtean zehar auzoko taberna eta lokaletan ematen diren musika emanaldiak indartu egiten ditugu, auzoko kaleak giro politaz betetzen.
Emanaldi hauek egun zehatzetan antolatu egiten dira; auzoko jaietan, Gabonetan, ekainean… Ekintza hau auzoko ostalaritzari ikusgarritasuna emateko eta giro polita sortzeko helburuarekin egiten da. Musika ere auzoaren parte delako.



































